Hemen zaude :

Informazio praktikoak

Aholkuak:

Aroa

Gailurra gorenean 905 metrotan da. Eguraldia usu ez da itsasbazterrean bezalakoa, ezin da jakin aintzinetik denbora nola izanen den. Aholkatzen dizuegu beroki bat hartzea donbora euritsua, haizetsua edo hotza izaiten ahal baita. Zapata hetsiak gomendaduak dira.

Aparkalekua

Abialekuko geltokiaren ondo-ondoan, aparkalekuak badira. Hala ere, jende asko etortzen den aldietan, eskasak izan daitezke ; handitzeko egitasmoak bidean dira, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrarekin lankidegoan.

Erosi sarrerak

  • Interneten.
  • Txarteldegian, geltokian bertan. Ez dugu erreserbaketarik hartzen mailez edo telefonoz.

Ordainketa

  • Kreditu txartelez
  • Txekez
  • Bidai txekez
  • Esku diruz

Ostatuak

Geltokian :

2 ostatu geltokiaren ondoan.

Gailurrean 3 venta  = ostatu – oroitzapen denda españolak.

Oroitzapen denda independente bat ere aurkitzen da geltokian.

Inguruetan

SARA : Larrungo Trein Ttikia Sarako herrian aurkitzen da, “Frantziako herri ederrenetarik bat”, Donibane Lohizunetik 10 kilometrotan. Ezagutzeko astia hartzea proposatzen dizue… SARA
“Saran Astia” dio erran zaharrak. Kostaldetik 15 kilometrotan baizik aurkitzen ez den Lapurdiko herri hortan gelditzeak merezi du, aire jator baten arnasteko denboran, hemengo biziaren gustua zinez egiazkoa da.

Napoleon III eta Eugenia, Winston Churchill, Pierre Loti, Luis Mariano… Denek herri horren euskal jatortasuna maite zuten.

Zurbeso gorri ageriko etxe xuriek, batzuk XVI. mendekoek, Pirinioetako lehen mendigune berde joriek, ibiltzailea edertasunaz, egiazkotasunaz eta arrarotasunaz gozatzera gomitatzen dute.
Gastronomia emankorrak eta besta ugariek bisitariak egonarazten dakite.

Sarako herria eta hortako aktibitate ugariak ezagutzeko, www.sare.fr web gunean hitzordua luzatua zaizue.