Skip to content
Skip to navigation
- 1859 : Eugenia de Montijo Enperatrizaren gailurrerainoko igoera. Gertakari horren ospatzeko, Granitozko obelisko bat altxatua izan zen.
- 1908 : Burdinbidea eraikitzeko ideia.
- 1912 : Lanen hastapena.
- 1913 : Euskal Burdinbideen Sozietate anonimoaren osaketa.
- 1914 : VFDM (Midiko Departamenduko Burdinbideak) izena berriz hartzen du.
- 1914 : 1. mundu gerlaren deklarazioa – burdinbidea Iturriederretaraino pausatua – hornikuntza elektrikorik gabe. Lanak 1919 arte geldituak.
- 1919-1924 : Lanen berriz hastea : obratze lasterra, arte obrarik ezarengatik.
- 1924ko urtarrilaren 7a : Eraikuntza denboran, istripua. Baporezko lokomotibaren errota hozkaduna kremaileratik atera zen. 100 metroz jautsi, eta burdinbidetik atera zen.
- 1924ko apirilaren 25a : 1. zatiaren estreina (Iturriederreta).
- 1924ko ekainaren 30a : Gailurrerainoko burdinbidearen estreina.
- 1930 : berroihantze iniziatiba, 15 zuhaitz motako 40 000 ondo landatuak.
- 1935 : Treina neguan ez zen gehiago ibiliko.
- 1939-1945 : 2. mundu gerla : Soldaduek gunea okupatu zuten. Mugalariek frantsesak Espainiako muga gainditzen lagundu zituzten. Eguraldiko radarra gailurrean instalatua izan zen. Turismo erabilpena berriz hasi zen.
- 1958 : Autoen etorrera hain zen handia non aparkaleku bat antolatua baitzen.
- 1960 : ORTFek 1. kateko Telebistako programaren hedapena Larrunetik egin zuen.
- 1966 : 2. katearen hedagailua. ORTFek hedagailua Imperator hotel ohian ezarri zuen.
- 1967 : VFDMek (Midiko Burdinbideek), Larrungo gailurrean, goaitagela bat eta Larrungo gailurrera heltzeko barnebide bat eraikiarazi zituzten.
- 1968 : ORTFek eraikin berri bat eta 60 metroko zutabe bat eraiki zituen.
- 1980 : Isurialde frantsesa “gune izendatu” izatea erabakia izan zen.
- 1981 : 3. treina ibilbidean ezarria.
- 1989 : SHEM (Midiko Sozietate Hidroelektrikoa) kontzesionario bilakatu zen.
- 1995 : CFTA 18 urteko kontratuarekin zuzendari bilakatu zen.
- 1996 : 4. treina martxan ezarria.
- 1998 : 350 000 bisitari baino gehiagok Trein Ttikia hartua zuten. Larrun eskualdeko gunerik jendetsuena zen !
- 1999 : Larrungo trein ttikiak bere 75. urtebetetzea ospatu zuen.
- 2003 : Larrungo mendigunea ekologia mailan argitan ezarria izan zen LPOrekin (Txorien Babeserako Ligarekin); Larrun, Euskal Mendia.
- 2004 : Larrungo trein ttikiak bere 80. urtebetetzea ospatu zuen.
- 2006 / 2007 : Erakusketa batek, kremaileraren teknika betiko izendatu zuen.