Hemen zaude :

Artxiboak

Ba ote dakizue Larrungo Trein Ttikia Frantziako 3 kremailera trein bakarretarik bat dela ?

Gure erakusketa ezagutu…

Kremailerari buruzko erakusketa

Kremailera, teknika harrigarri bat.

Erakustokia : Santinazioko lepoko abialekuko geltokia.

Larrungo Trein Ttikia kremailerari buruzko erakusketa batean agertuko da, zergatik burdinbide hori ez da arras besteak bezalakoa ?  Zergatik hirugarren erraila baten beharra du Larrungo gailurrera igotzeko ?
Erakusketa horri esker, denboran gibelera itzuliko gara, Europan nahiz Estatu Batuetan erabili askotariko kremailera sistemen sortzaileenganaino.

Munduan, gaur egun, kremailera trein franko badira, batzuk modernizatuak, beste batzuek, teknikaren sortzetik beti bera erabiltzen dute, Larrungo Trein Ttikiak bezala.

Argazkien eta historiaren ikusmenak bisitaria salbuespenezko kremailera trein ugariak ezagutzera gomitatuko du.